Joan den martxoaren 10ean epaitu zuten Madrilen Pablo Rivadullo 'Hasel' rap abeslaria (Lleida, Herrialde Katalanak, 1988), eta haren kantuek adierazpen askatasuna gainditzen dutela ebatzi dute Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta Antonio Diaz Delgado epaileek. Ez dute zalantzarik horietan "terrorismoa edo horren protagonistak goratu eta justifikatu" egiten direla.
Besteak beste, Grapo eta ETA aipatzen ditu Haselek bere kantuetan, baita PSE-EEko Patxi Lopez ere. "Merezi du Patxi Lopezen autoa lehertzea".
Bi urteko kartzela zigorraz gain, beste hamar urterako gaitasungabetze osoa ere ezarri diote.
BERRIAk elkarrizketa egin zion 2011n, poliziek atxilotu aurretik: "Uste dut musika eta artea sistema moldatzeko arma gisa erabili behar direla".