Politika

Bi zabor edukiontzi erre dituzte bart Bilbon

Zurbaran auzoan erre dute bat gauerdia pasatxo zela; bestea, Jesusen Bihotzaren plazan, goizeko bost eta erdietan. Kale erasoak izan direla dio Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

2010eko abuztuaren 25a
10:40
Entzun
Bart gauean bi zabor edukiontziri su eman diete Bilbon. Erasoetako lehena 0:10 inguruan izan da, Zurbaran auzoko Alberca doktorean kalean. Bestea, berriz, goizeko bost eta erdietan Jesusen Bihotzaren plazan. Zurbaran auzoan su eman dioten edukiontzian piroteknia materiala aurkitu dutela agertu du Ertzaintzak. Nolanahi ere, ez eraso batek, ez besteak, ez dutela kalte handirik eragin agertu dute. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak "kale erasotzat" jo ditu edukiontzi erreketa biak.

Azkenaldian hainbat edukiontzi erreketa gertatu dira, gehienak festen testuinguruan -Bilbon Aste Nagusian dira-, eta ia guztiak "kale erasotzat" jo dituzte Herrizaingo Sailak eta alderi nagusiek. Hori dela eta, gertakari horiek gaitzesteko eskatu diote ezker abertzaleari. Indar politiko horrek adierazi du ez duela zerikusirik erreketa horiekin, eta bere bidean "oztopotzat" jo ditu. EAri eta Aralarri baliozkoak iruditu zazkie ezker abertzalearen azalpenak, eta zalantzan jarri dute eraso horiek nork egindakoak ote diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.