Errepideak

Bi zauritu N-1ean, Adunan, kamioi eta furgoneta batek talka eginda

2008ko azaroaren 3a
17:35
Entzun
Eguraldi txarraren, eta batik bat, euriaren ondorioz, korapilatsua gertatzen ari da eguna errepideetan. Istripu txikiak gertatu dira hainbat lekutan, eta handiagoak ere bai beste zenbaitetan.

N-1ean, esaterako, Aduna (Gipuzkoa) parean, kamioi eta furgoneta batek talka egin dute, eta eta azkeneko ibilgailuan zihoazen bi pertsona zauritu dira istripu horretan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 08:55 inguruan gertatu da ezbeharra, eta kamioi bat bide bazterrean geratu bada ere, furgonetak errepideko erdibitzailea jo du bete-betean eta traban geratu da. Hori dela-eta, Gasteiz alderako bideetako bat itxita egon da 10:20 arte.

N-121 errepidean ere handiak dira arazoak, luizien ondorioz itxita baitago Endarlatsa parean eta auto pilaketa handiak sortu baitira. Guardia Zibila ari da trafikoa bere onera ekartzeko ahalegina egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.