Atxiloketak

Bidarten atxilotutako Diego Ibarra espetxeratu edo ez asteartean erabakiko dute

Ostegunean Frantziako Poliziak Bidarten (Lapurdi) atxilotutako Diego Ibarra gaztea kartzelan sartu edo ez asteartean erabakiko du hartarako eskumena duen epaileak. Atzo gauean agiriak faltsutzea eta ETArekin harremana izatea leporatuta, Ibarra auzipetzea erabaki zuen Frantziako Justiziak, eta une honetan Fresnesko espetxean dago asteartean kartzelan segituko duenetz erabakitzeko zain.

2004ko otsailaren 14a
15:42
Entzun
Askatasuna erakundeak agertu duenez, defentsak eskatu du epaiketa egiten den bitartean Ibarra aske uzteko, eta asteartean hartuko du erabakia epaileak.

Astelehenean Frantziako Cognac eskualdean atxilotu zituzten Ibon Elorrieta eta Luis Enrike Garate ustezko ETAko kideen gauzen artean Ibarraren argazki bat aurkitu zutelako atzilotu zuen Bidarteko gaztea Frantziako Poliziak. Ibarraren argazkia nortasun agiriak faltsutzeko zeukaten Poliziako iturrien arabera.

Elorrieta eta Garate atxilotu ostean, Jon Kepa Preciado eta Jon Gonzalez atxilotu zituzten asteazkenean Limogesko etxebizitza batean. Ustez Elorrietak eta Garatek ere etxebizitza hori erabiltzen zuten.

Lau lagun horiek ETAko kide izatea eta beste zenbait delitu leporatuta auzipetu dituzte, eta baldintza gabe espetxean sartzeko agindu du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.