«Bide egokian egindako urratsa da, baina ez nahikoa»

2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Patxi Lopez EAEko lehendakariak espetxe politikaren inguruan egindako adierazpenak «bide egokian egindako urrats» bat direla dio ezker abertzaleak. Hori bai, azaldu du urrats hori ez dela «nahikoa»; izan ere, esan du bi urteko «immobilismoaren zama» dutela oraindik Lopezen hitzek. Hori hala, euskal presoek bizi duten «espetxe politika kriminala berehala» bertan behera uzteko eskatu du, eta, gainera, horrek «baldintzarik gabekoa» izan behar duela gaineratu du. Bestetik, ezker abertzaleak adierazi du legeak eskaturiko baldintza guztiak bete arren,Sortu legezkoa ez bada Lopez kide duen PSOEko gobernuak harturiko «erabaki politiko baten» ondorioz dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.