Euskal presoak

"Bide orri bat adosteko" eskatu dute Bilboko Kalera manifestazioan

Plaza Eliptikotik hasi eta udaletxeraino, milaka lagun bildu dira Bilbon euskal presoak etxeratzeko eskatzeko.

Bilboko manifestazioko argazkia. ZIHARA JAINAGA LARRINAGA
2017ko abuztuaren 25a
19:04
Entzun

Milaka pertsona bildu dira Bilbon Kalera dinamikak antolatutako manifestazioan, euskal presoak babesteko eta haiek etxeratzeko eskatzeko.

Manifestazioa Bilboko Plaza Eliptikotik irten da, 12:30ean, eta udaletxerainoko bidea egin du. Hain zuzen ere, Bilboko Aste Nagusiko egun handia da gaur.

Manifestazioa hasi aurretik, Kalerako bozeramaile Gotzon Amarok gogora ekarri du Kepa del Hoyo, orain gutxi kartzelan hildako presoa. Haren semeak zabaldutako mezua gogoratu du: "Sakabanaketaren eta estatuaren espetxe politikaren erruz kartzelan hiltzen den azken presoa izan dadila”.

Horrez gain, adierazi du euskal presoen kolektiboak “pausoak eman dituela” etxean lehenbailehen egoteko, eta horrek “pauso berriak” ekarri behar dituela. Euskal Herriko gehiengo sozial, politiko eta sindikalari eskatu dio “mahai baten inguruan eseri eta bide orri” bat adosteko, preso guztiak lehenbailehen etxean izan daitezen Euskal Herrian, beren etorkizuna “bakean eta askatasunez” izatea merezi baitute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.