Bide politikoekiko konpromisoak ETAren amaiera ekarriko duela esan du Urizarrek

Jose Blanco: «PPko sektore bat arduratuta dago Zapaterok eta Rubalcabak ETA amaiarazi lezaketelako»

Erredakzioa
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi eta Bilduko kide Pello Urizarrek uste du bide soilik politikoekiko konpromisoak ETAren amaiera ekarriko duela. Horrela adierazi zuen, atzo, Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan.

«Hemen gauza bat argi eta garbi baldin badago, hori da, herri honetako historiaren azken urteetan lehenbiziko aldiz, alderdi politiko guztiek konpromisoa hartu dutela beren ekinbidea soilik bide politiko eta baketsuetatik egiteko», esan zuen Urizarrek. «Uste dugu hori indartzeak merezi duela eta bide horretan lan egitea, bide hori indartzen baldin bada, azken berrogei urteetan hainbeste samin eragin duen bideak bizirik irauteko aukerak galduko dituelako», ondorioztatu zuen.

«PP kezkatuta»

Bestalde, PSOEko idazkari nagusiorde eta Espainiako Sustapen ministro Jose Blancok adierazi du PPk ETA baino Espainiako Gobernua ahultzea nahiago duela, eta hori «egunez egun» ikus daitekeela Espainiako Kongresuan. «Egitate bat da, gutxienez PPko sektore bat arduratuta dagoela Rodriguez Zapateroren eta Perez Rubalcabaren agintaldian ETA amaiarazi lezaketelako», esan zuen, atzo, Blancok.

Iritzi bera azaldu zuen Juan Carlos Rodriguez Ibarra sozialistak ere. Extremadurako (Espainia) lehendakari ohiaren ustez, PPk ez du sekula onartuko ETAren amaiera gobernu sozialista batek zuzentzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.