Bidea libre utzi du Auzitegi Gorenak Garzon epaitzeko

Frankismoan desagertutakoen ikerketa dela-eta jarritako helegitea ez diote onartu

Erredakzioa
Donostia
2010eko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak bidea libre utzi du Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea epaitzeko, izan ere, 1936ko gerran eta frankismoan desagertutakoen ikerketa bere gain hartzeagatik haren aurka zabalduta duen auzia dela-eta jarritako helegitea atzera bota diote.

Desagertutakoen auzia bere gain hartuta prebarikatu izana egotzi zion Manos Limpiasek Garzoni, eta, auzi hori dela eta, joan den irailean Espainiako Auzitegi Gorenean izan zen deklaratzen, inputatu gisa. Horren harira aurkeztu dituen helegite guztiak atzera bota dizkiote, eta, orain auzia ikertzen ari den epaileak auziperatu dezake, eta akusatuen aulkian eserarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.