Lan istripua

Bideak eman egin zuelako izan zuen istripua atzo Gueñesen hil zen langileak

Hondeamakinarekin mendi bide bat egokitzen ari zen 27 urteko Juan Daniel M.R. Atzo arratsaldeko hiruretan gertatu zen istripua, baina zortziak arte ez ziren konturatu lankideak.

2008ko abuztuaren 14a
16:50
Entzun
Atzo Gueñesen (Bizkaia) lan istripuan 27 urteko gizonezko bat hil zen. Gaur Osalanek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez, Gueñesko Usar auzoko mendi bide batean egokitze lanak egiten ari zela izan zuen istripua Juan Daniel M.R.k.

Osalanen arabera, une batean mendi bide bazterrera hurbildu zen langilea hondeamakinarekin, bidea pitzatu egin zen, eta 100 metroko amildegi baten barrena erori zen. Istripua arratsaldeko hiruretan jazo zen, baina larrialdi zerbitzuek arratsaldeko zortziak inguru izan zuten horren berri, orduan sumatu baitziren lankideak istripuaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.