Lan istripua

Bidean seinaleak jartzen ari zen langile bat zauritu da A-8an, furgoneta batek jota

A-8ko mantentze zerbitzuko langile bat furgoneta batek jo du gaur goizean, Zumaia (Gipuzkoa) parean. Lanean ari zen istripua gertatu denean: beste ezbehar baten berri emateko seinaleak jartzen. Zangoan ditu zauriak, eta Donostiako erietxe batera eraman dute.

2006ko abuztuaren 26a
17:45
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 09:30 aldera gertatu da istripua: A-8 errepidea kudeatzeaz arduratzen den Bidegi sozietateko langilea seinaleak jartzen ari zen, eta oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Fiat Ducato furgoneta batek jo egin du.

Hasiera batean Zumaiko osasun zentrora eraman dute, baina, handik Donostiako erietxe batera eraman behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.