Bidean zentroan egon diren emakumeek salatu dute "zabarkeriaz" tratatu dituztela, tratu "arduragabea" jaso dutela, "osasunaren kalterako" diren balditzetan egon direla... Mugimendu feministrak prentsaurrekoa eman zuen atzo, emakume haien izenean, eta salaketa ere jarri zuten Arartekoan. Hark esku hartzea erabaki du: zentroa ikustera joatea eta ikerketa abiatzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere iritzia kontrastatu nahi duela jakinarazi du, eta dagoeneko harremanetan daudela Manuel Lezertua arartekoa eta Maite Peña Gizarte Politiketako diputatua. Informazioa eskatu dio, "jasotako salaketak ahalik eta modurik egokienean eta eraginkorrenean konpontzeko". Eta Gipuzkoako Foru Aldundiak esan dio baietz, emango diola.