'Bidegi auzia' argitu nahi ez izatea egotzi dio EH Bilduk EAJri

2016ko urtarrilaren 21a
16:59
Entzun

EH Bilduren irudiko, Gipuzkoako Foru Gobernuak ez du argitu nahi Bidegi auzia, eta 30 milioi euro nora joan ziren argitzerik ez du nahi. Epaileak auziarekin aurrera jarraitzea erabaki duenez delitu zantzuak badaudela gogora ekarri du koalizioak, eta "onartezina" iruditu zaio kargu publikoan egonda, EAJk "jarrera ilun eta oztopatzailea" izatea. Horregatik, Iban Asensio EH Bilduko batzarkideak "gardentasuna" eskatu dio Markel Olanoren gobernuari.

Foru gobernuaren jarrerak ez du harritu EH Bildu: "Espero genuen aurreko txosten teknikoak gezurtatzeko dokumentazioa aurkeztea". Baina, espero arren larria iruditzen zaio. Hala, "herritarren diruaz eginiko ustezko ustelkeria kasua" dela azpimarratu du Bilduk, eta ikerketa batzordea "inoiz baino beharrezkoagoa" dela ohartarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.