'BIDEGI AUZIA'

‘Bidegi Auzian’ herri akusazio gisa aurkeztu dira EH Bilduko lau batzarkide

"Bide judizialean dena argitu dadin" eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketa ez oztopatzeko aurkeztu dira akusazio gisa, koalizioaren esanetan.

Jon Albizu, Judit Garcia eta Iban Asenjo batzarkideak. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 28a
15:38
Entzun
Iban Asenjo, Judit Garcia, Inko Iriarte eta Jon Albizu batzarkideak dira aurkeztu direnak. Garciak gogora ekarri duenez, AP1eko autobidearen obretan egondako ustezko irregulartasunengatik bi kereila jarri zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko legealdian: "EAJk eta PSEk Batzar Nagusietan Bidegi Auziari buruzko Ikerketa Batzorde bat irekitzea saihestu dute, beraz, argi dago ez dutela egia argitu nahi".

Asenjok, berriz, bereziki kezkagarritzat jo du aldundiaren jokabidea: "EAJko Bidegiko zuzendari berria hiru inputaturekin elkartu da, akusazioa zeramaten abokatuak aldatu zituzten, Diputazioko talde juridikoko kide bat (hau da akusaziokoa) bi inputaturen defendatzaile izendatu zuten..". Ez zaio "fidagarria" iruditzen diputazioak ustezko irregulartasunak argitzeko izan duen jarrera: “Administrazio publikoen gardentasunaren aldeko eta ustelkeriaren kontrako oihu soziala dago, eta itzalerako eta susmorako tarterik ezin da egon”.

Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak, ordea, uste du "ezker abertzalearen iraganeko estrategiei" erantzuten diela EH Bilduko batzarkideak akusazio gisa aurkezteak: "Ez nau harritzen, uste dugu ezker abertzaleak erakunde, pertsona eta ordezkari publiko batzuen aurkako eraso planifikazioa duela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.