gizartea

Bideo batek Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen bertsioa gezurtatu du

A-8 autobidean Zarautzen dauden kamerek grabatu zuten autoan pertsona bakarra zihoan; eta ez bi, akusatuak deklaratu zuen bezala.

Berria.info
2012ko martxoaren 13a
11:57
Entzun

Bilbo-Behobia autobidean Zarautz parean dauden kamerek grabatu zutenaren arabera, handik igaro zenean, auto hartan pertsona bakarra zihoan; eta ez bi pertsona, Amaia Azkueren ustezko hiltzaileak deklaratu zuen bezala. Hala jaso du, gaur, Diario Vasco egunkariak.

Ikerketako iturrien arabera, ikusten da gidatzen zihoana ez dela Amaia Azkue. Jakinarazi dutenez, Azkue hilda topatu zuten eguneko irudiak dira, eguerdian grabatutakoak. 

A.E ustezko hiltzaileak duela bi hilabete deklaratu zuen Azkue beste pertsona batek hil zuela; ezagutzen ez zuen pertsona batek, hain zuzen.

Atzo deklarazioan ere ukatu egin zuen berak hil zuela, hasieran kontrakoa esan bazuen ere.

Gaur, epaiketaren bigarren saioa izango da. Azkueren senarrak, Azkuerekin kafea hartu zuen pertsonak eta gorpua aurkitu zutenek deklaratuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.