EZBEHARRA GALIZIAN

Bidetik atera aurretik frenoa sakatu zuen tren gidariak

Istripua izan aurreko kilometroetan orduko 192 kilometroko abiaduran bazihoan ere, bidetik atera baino segundo batzuk lehenago frenoa sakatu, eta orduko 153 kilometroko abiaduran zen abiadura istripua gertatu zenean, Galiziako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez. Gidaria Renfeko langileren batekin ari zen hitz egiten, enpresako telefonotik.

2013ko uztailaren 30a
20:26
Entzun

Antza denez, "Renfeko kontrolatzaileren batek" deitu zion tren gidariari enpresako telefonora, Ferrolera iristean zein bideri jarraitu azaltzeko. Telefono deiaz gain, atzeko planoan "soinu bat" entzuten dela jakinarazi du Galiziako Auzitegi Nagusiak, "gidaria plano bat edo antzeko dokumentu bat paperean kontsultatzen ariko balitz bezala".

Ikerketa egiten ari den epaileak trenaren bagoiko gurpilak aztertzeko eskatu die Sustapeneko Ikerketa Batzordeko teknikariei, Polizia judizialak lagunduta. Bagoien barrualdean moztu beharko diren burdinek sarrera oztopatzen dute hainbat tokitan. Txakurrak eramatea aztertzen ari dira, geldikinak aztertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.