Marcelo Bielsa entrenatzaileak Athleticekin urtebeterako fitxatu zuen, eta hark Espainiako Kopako finalaren ostean jakinarazi du datorren astean esango duela taldean segituko duen ala ez.
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak adierazi du berak Bielsak jarraitzea nahi duela, baina gaur-gaurkoz ezin dela ezer aurreratu. "Guretzat orain urtebete Bielsa zen entrenatzailerik aproposena, eta orain ere hala da, gehiago urtea nola joan den ikusita. Momentu hartan gelditu ginen azken partida amaitzean hitz egingo genuela, eta datorren astean erabakiko dugu", esan dio BERRIAri —bihar aterako da elkarrizketa—.