Bielsaren irakaspena

jokin sagarzazu
2012ko urriaren 11
00:00
Entzun
Athleticzale porrokatua da Basagoiti. Baita Espainiako selekzioaren zale ere. Esan ohi duen moduan, Llorentek Espainiarekin gol bat sartzen duenean, harro sentitzen den «gehiengo» horretako bat. «Euskal Herriaren espainiartasuna eta Espainiaren euskaltasuna» defendatu du PPko lehendakarigaiak, Madrilen, La Razón egunkariak gonbidatuta, han eginiko hitzaldian. Beste garai batera, eta ez hain urrutiko batera garama adierazpen horrek. Etorkizuna integrazioa dela dio, asimilazioa esan nahi bazuen ere. Independentziak herritarren etorkizuna «zailduko» duela, eta horrek «etsipena» ekarriko duela. Etsipena, baina, orain arte porrot egin duten modelo guztiek sortu dute. Basagoitik proposatutakoa agortuta dago, eta berak badaki hala dela. Baina independentziarako bidea urratzen hasia den honetan, ez legoke gaizki independentistek ere kontuan hartzea Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak esandakoa: «Ezin da herria mugiarazi etsipenera eramateko». Hauteskundeak finala edo finalaurrea izango den, hori bozkalekuetan erabakiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.