Pilota / Eskuz banakako txapelketa

Bigarren finalerdia erabakita: Irujo-Beloki

Juan Martinez Irujok eta Kepa Peñagarikanok EPELen buruz buruko txapelketako final-laurdenetako azken partida jokatu dute gaur Donostiako Atanon. Irujok irabazi du partida 22-14 eta finalerdian Belokiren aurka aritu beharko du. Peñak partida bikaina egin du, guztia emateko asmoz joan da frontoira eta baita lortu ere.

2006ko maiatzaren 6a
19:24
Entzun
Kanporaketako irabazleak bart gauean Iruñean Patxi Ruiz egurtu zuen Ruben Belokik izango du aurkari finalerdietan. 22-1 irabazi zion atzo Belokik Ruizi...124 pilotakada eman zituzten 25 minutu iraun zituen partidan. Belokik dena egin zuen ondo, Ruiz, berriz, galduta ibili zen guztiz.

Gaurkoan Martinez Irujo izango da faboritoa Atanon. Iaz finalera iritsi zen, eta binakako azken partidetan maila izugarrian aritu da. Gaur txapela irabazteko lehen pausoa eman dezake.

Lehen pauso horretan ezusteko aurkaria izango du Irujok. Txapelketa hasi zenean inork gutxik uste zuen Peña hain urrun iritsiko zenik. Final-laurdenetako bidean lau partida jokatu behar izan ditu, atarikoa eta hiru kanporaketa. Irujok esan zuenez, norbaitek final-laurdenetan egotea merezi badu hori Peña da, eta hori da bere arma nagusia: galtzeko deus ez izatea.

Biak jotzaile handiak dira, eta biek pilota indartsuak aukeratu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.