HEZKUNTZA

Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako lanpostuetarako azterketak ekainerako iragarri ditu Solanak

Madrilek funtzio publikoko dekretua noiz onartuko zain dago Nafarroako Gobernua, deialdi ofiziala egiteko

Maria Solana parlamentuan, aurreko saio batean. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2018ko otsailaren 22a
18:42
Entzun

"Ekainaren bukaeran". Nafarroako Hezkuntza kontseilari Maria Solanak iragarri du lau hilabete barru eginen dituztela Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako lan eskaintza publikoari dagozkion hautaprobak, "gutxi gorabehera".

Solanak argitu duenez, Nafarroako Gobernuak ez du oraindik deialdi ofiziala egin, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren zain baitago. Hezkuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen errege dekretuaren moldaketa onartu behar du Madrilek oraindik, eta hori gertatu arte itxarongo du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak.

211 lanpostu aterako dituzte lehiaketa publikora: horietatik, 191 postu dagozkio 2017ko lan eskaintza publikoari; eta horiei batu behar zaizkie 2015eko deialdian eman gabe gelditu ziren 20 plaza. "Ahalik eta postu gehien eskaintzeko konpromiso osoa dugu", azaldu du kontseilariak parlamentuan, UPNk eginiko galdera bati erantzunez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.