«Bigarren hizkuntzan» eginiko hutsa izan zela azaldu du Egigurenek

2011ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
PSE-EEk Legebiltzarrean nola, Jesus Egigurenek ere urrats bat atzera egin du asteon El País kazeta espainiarrean idatzi duen artikuluan esandakotik. PSE-EEko lehendakariak Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin telefonoz hitz egin du, eta argitu beharreko guztiak argitu dizkio, atzo esan zuenez.

«Hemen gauzak asko mugitzen ari diren bitartean, Espainian gobernua eta PP politikeriatan ari direla salatu nahi nuen», esan zuen Egigurenek, baina ez ziola Zapaterori «ausardiarik eza» leporatu nahi: «Nire lehen hizkuntza euskara da; bigarren hizkuntzan hitz bat behar bezala ez erabiltzea ez dut uste bekatu handia denik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.