HerrI ETA KANtonamendu bozak Ipar Euskal Herrian

Bigarren itzulian euskarari buruzko proposamenak zehazteko eskatu du Kontseiluak

Euskararen sustapena eta garapenaren alde ekiteko, zein neurri zehatz, zein motako hizkuntz politika, zein helbururekin, zein eperekin, zein neurgailurekin onartuko duten galdegin die hautagaiei.

2008ko martxoaren 12a
13:21
Entzun
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herri eta kantonamendu hauteskundeen bigarren itzulirako hautagaiei hauek proposatzen dituzten hizkuntz politiken zehaztasunak emateko eskaera egin die gaur. "Kasu gehienetan programen lausoak erabili dira eta ez da zehaztasunik eman", azaldu du.

Kontseiluaren ustez, euskal herritarrek badute hautagaiek hizkuntz politika nola garatu nahi duten zehatz-mehatz ezagutzeko eskubidea eta, horren ondorioz, Kontseiluak proposamen gisa aurkeztu duen deliberoan jasotzen diren puntuen aurrean zer jarrera duten ezagutu nahi du.

Oro har, euskararen aldeko jarrera hartzen badute batzuek -'euskara garatu' 'euskara sustatu', 'euskara bultzatu'-, ez dute proposamen "zehatzik" egiten. Kontseiluak, euskararen sustapena eta garapenaren alde ekiteko, zein neurri zehatz, zein motako hizkuntz politika, zein helbururekin, zein eperekin, zein neurgailurekin onartuko duten galdegin nahi die. "Garaia da proposamen hauek fintzeko, eta herritarrei zehaztapenak emateko. Ez ahantz egitarauak hizkuntz politika bat finkatzen duela; hots, euskararen alde deus ez agertzea ere hizkuntz politika egitea dela, baina euskararen kontrakoa".

Kantonamendu hauteskundeetako 40 egitarau eta aitorritzak aztertu zituen Kontseiluak. Ondorio gisa, euskararen erabilera "eskasia" azpimarratu zuen, "bakar batek baino ez baitu erabili elebitasun osoa".

Herrietako hauteskundeetarako egitarauak ere aztertu zituen. Orotara zortzi herri eta 28 egitarau aztertu zituen, eta 28 horietatik bost elebidunak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.