Oraindik datu gehiago ez badago ere, lanean ari zela 21 urteko beste langile bat hil da gaur goizean. Fustiñanan (Nafarroa) izan da ezbeharra, langilea hainbat metrotatik erori denean kontserba izoztuen lantegi batean. Atzo 20:30ak aldera, bi gizonezkok Aberinen (Nafarroa) lan istripua izan eta bat hil egin zen, lasto fardelek azpian harrapatuta. Hildakoak 27 urte zituen eta arabarra zen, Azazetakoa. Beste langilea berriz, Espainiakoa da eta zaurituta eraman zuten ospitalera.
Ehiztari batzuek eman zieten Nafarroako larrialdi zerbitzuei Aberinen gertatutakoaren berri. Izan ere, konturatu ziren La Plana izeneko eremu horretan traktore batek orduak zeramatzala mugitu ere egin gabe. Horren berri eman zioten Sos Nafarroari, eta salbamendu taldeetako kideak inguratu zirenean, aipatutako bi lagunak aurkitu zituzten lasto fardelek azpian hartuta. 27 urteko gizonezkoa ordurako hilda zegoen. Bestea Lizarrako erietxera eraman zuten aurrena, eta handik Iruñeako Nafarroako Ospitalera bideratu zuten.
Azken heriotza honekin bederatzi dira 2010ean Nafarroan lan istripuz hil diren langileak eta 45 Euskal Herri osoan. LAB sindikatuak gaur goizean bidalitako prentsa ohar batean "indarrez" salatu nahi izan du gertatua. Hori dela eta, kontzentrazioa deitu du LABek biharko Lizarrako Behe Nafarroa kalean, eguerdiko 12:00etan.
LAn istripua
Bigarren langile bat hil da Nafarroan
Fustiñañan izan da ezbeharra, kontserba izoztuen lantegi batean, 21 urteko behargina hainbat metrotatik erori denean. Atzo iluntzean, berriz, 27 urteko gizonezko arabar bat hil zen Aberinen, lasto fardelek azpian hartuta. 29 urteko beste gizonezko bat larri zauritu zen lan istripu berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu