Biguri askatzeko eskatu du Aiarako Udalak, gaixo baita
AIARA. Aiarako udalbatzak Jose Angel Biguri presoa askatzeko eskatzen duen mozioa onartu du, Bilduren aldeko botoekin, EAJren zein Aiara Batuz-en abstentzioarekin eta PPren aurkako botoarekin. Bi mila sinadura bildu dituzte herritarrek Biguri askatzeko eskatzeko, eta larunbatean martxa egingo dute Martutenera, erkidea preso duten kartzelara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu