Maiatzeko azkeneko domeka bihar eta, beraz, Ibilaldiaren hitzordua, Bizkaiko ikastolen aldeko jaiaren eguna. Bermeon izango da aurtengoa -32. Ibilaldia-, Marigoran kikunberan leloapean,Eleizalde ikastolak antolatuta. Herriak itsasoarekin duen lotura erabili nahi dute, ikastolen eta euskararen egitasmoak aldarrikatzeko. Herritarrak eta euskaltzaleak "olatu erraldoia" sortzera deitu dute antolatzaoleek.
Ikastolan bertan egingo dute inaugurazio ekitaldia, 09:30ean, eta hortik aurrera, zazpi kilometroko ibilbidea irekitzat emango dute. Bost gune egongo dira.
Garraio publikoa erabiltzeko eskatu dute. Kasu, Bilbotik autobusez eta trenez heldu ahal izango da, eta Gernika-Lumotik zein Mungiatik autobus berezien bidez.
Eleizalde ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutaraztea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea da aurtengo Ibilaldiaren helburua. Izan ere, ikastolaren eraikina duela 32 urte egin zuten, eta hamasei gela jartzeko eraiki zuten; gaur egun, leku berean 34 gela dituzte, eta, beraz, azpiegitura batzuk egokitu eta beste batzuk egin beharrean dira.
ikastolak
Bihar Bermeon Ibilaldia, olatu erraldoia sortzeko
Zazpi kilometroko ibilbidea izango du Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak, eta bost guneren bidez egongo da lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu