EkoNOMIA

Bihar ELArekin eta etzi LABekin bilduko da Lopez

Bi sindikatuok argi utzi dute elkarrizketa sozialaren mahaian ez dutela parte hartuko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin ere bilduko da Jaurlaritzako lehendakaria aste honetan.

2009ko ekainaren 2a
17:10
Entzun
Elkarrizketa soziala bultzatzeko asmoz Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria egiten ari den bileren artean, bihar ELArekin bilduko da eta etzi LABekin. Hala ere, bi sindikatu horiek argi utzi dute elkarrizketa sozialaren mahaian ez dutela parte hartuko.

Lopezek EAJko hiru kiderekin ere egingo ditu bilerak. Ostegunean Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin elkartuko da eta astelehenean Araba eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin -Xabier Agirre eta Markel Olanorekin-, hurrenez hurren.

Finantza krisiari aurre egiteko neurriak izango dituzte hizpide bileretan.

Orain arte, UGT-Euskadirekin, Euskadiko CCOOrekin eta Confebaskekin egin ditu bilerak Jaurlaritzako lehendakariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.