Euskal Herritik joandako 70 lagunek elkarretaratze bat egingo dute bihar goizean Estrasburgon, Europako Parlamentuaren aurrean 12:30ean. Euskal presoek bizi duten egoera azaldu eta nazioarteko erakundeen inplikazioa eskatuko dute, Herrira mugimenduak jakinarazi duenez.
Herrira-ko bi lagun Estrasburgon dira atzotik, eta Europako alderdi politiko ezberdinetako ordezkariekin bilkurak egiten dabiltza.