Politika

Bihar epaituko dute Otegi, Auzitegi Nazionalak ez du atzerapena onartu-eta

Olaia Kastrexana ETAko kidearen hiletetan egindako adierazpenengatik "terrorismoa goratzea" leporatzen diote. Salaberria eta Zubimendi baztertu egin dituzte auzitik.

2007ko martxoaren 20a
16:19
Entzun
Fiskaltzaren eta defentsaren eskaerak atzera bota, eta Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagia bihar epaitzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako 4. atalak. Arrazoi horrengatik Otegi ez ezik Jon Salaberria eta Araitz Zubimendi ere auzipetuak daude, eta haiekin zein neurri hartuko zituen argitu arte epaiketarik ez egiteko eskatu zuen Fiskaltzak. Beste bi auzipetuak auzi zehatz honetatik baztertzea erabaki du Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak.

Horregatik ez ezik, "elementu berriak" gehitzeko eta, ondorioz, "gertatutakoa hobeto epaitzeko" eskatuk zuen atzerapena Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskalburuak, baina argudio hori ere ez du onartu epaimahaiak auzia atzeratzeko.

Kastrexanaren hiletetan egin zituzten adierazpenen harira, EAEko Auzitegi Nagusiak epaitu zituen Otegi eta Salaberria. Otegiri 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion, eta Salaberria, ostera, errugabetu egin zuen. Batasuneko buruzagiak helegitea aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Gorenean, eta epaitegi horrek baliogabetu egin zuen epaia, EAEko Auzitegi Nagusiko epaimahaiak Otegiren aurka etsaikeriaz jokatu zuela iritzita.

Bitarte horretan legebiltzarkide izateari utzi zioten Otegik zein Salaberriak, eta, ondorioz, auzia EAEko Auzitegi Nagusiaren eskumenetik Auzitegi Nazionalera igaro zen. Bihar epaituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.