Komunikabideak

Bihar ez da BERRIA eta BERRIA.INFOrik izango, EKTko langileek greba deialdiarekin bat egin dutelako

2009ko maiatzaren 20a
09:50
Entzun
Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) langileek bat egin dute hainbat sindikatuk biharko egindako greba orokor deialdiarekin eta, ondorioz, bihar ez da BERRIA egunkaria kaleratuko. BERRIA.INFO webgunearen ediziorik ere ez da izango.

EKTko beste enpresetako beharginek ere greba egingo dute: EKTSA, Jarduna (administrazioa), Iragarri (agentzia komertziala), Etxeraino (banaketa) eta Bertakokoek (herri informazioa). BERRIAko langileak Euskal Editorea enpresakoak dira, BERRIA.INFOkoak Ehuntzenekoak.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek egin dute greba orokor deialdia -Hego Euskal Herrirako-, krisi ekonomikoa dela-eta langileen eskubideak defenditzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.