N-1 errepidea itxita dago Donostiarako bidean Legorretan (Gipuzkoa), atzo gertatutako luizi baten ondorioz. Gauean bi noranzkoetan egon da itxita, baina goizerako Gasteizera joateko bidea zabaldu dute. Errepidea garbitzen duten arte, zirkulazioa Legorretako herrigunetik bideratuko du Ertzaintzak.
Gaur goizean jada auto ilara luzeak sortu dira, nahiz eta zirkulazioa errepide zaharretik desbideratzen ari diren. Goizeko bederatzietan Ordiziara arte iristen ziren auto ilarak. Errepide zaharrean ere oso motel zebilen zirkulazioa.