Gorka Lupiañez ostegunean atxilotu zuten guardia zibilek Berrizen (Bizkaia), ETAko kide izatea egotzita. Atxilotu zutenean pistola bat zeramala dio poliziak. Ordutik inkomunkatuta daukate, eta torturatuko duten beldur agertu dira senideak.
Atxilotutakoa bihar hartuko du Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Madrilen.
Polizia iturriek Efe albiste agentziari agertu diotenez, Lupiañezen etxea miatu dute bart goizaldean Abadiñon (Bizkaia), gazte hori ETArekin eta, zehazki, Bizkaia komandoa-rekin lotu dezaketen zantzuen bila.
Aipatutako iturrien arabera, aztarna fisikoen bila aritu dira, bereziki, ADN arrastoen bila. Aztarna horien bidez Lupiañezen ustezko komandokideak nortzuk diren argitu nahi dutela diote polizia iturriek.
Atxiloketak
Bihar hartuko du Moreno epaileak Gorka Lupiañez atxilotua
Poliziak ustezko etakidearen etxea miatu du bart goizaldean Abadiñon. ADN arrastoen bila aritu direla agertu dute polizia iturriek. Ostegunean atxilotu zuten Lupiañez Berrizen, ETAko kide izatea egotzita. Inkomunikatuta daukate ordutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu