Bihar hasiko da Gazte Topagunea, Lezon

Astelehenera arte hainbat ekitaldi egingo dituzte, 'Etorkizuna independentzia' lelopean. Zortzi gune egongo dira.

2008ko martxoaren 20a
12:48
Entzun
Bi urtean behin egiten dute Gazte Topagunea Euskal Herrian, eta aurtengo aldia Lezon (Gipuzkoa) izango da, Etorkizuna independentzia lelopean, bihartik astelehenera arte. Duela hamar urte ere Oarsoaldea eskualdean egin zuten Gazte Topagunea, Oiartzunen, eta denera 20.000 lagun bildu ziren orduan.

Zortzi gune

Aurtengo Topaguneak zortzi gune izango ditu.



Herri Gunea. Lezoko erdigunean. Lau egunez Komunikazio Txokoa, Kamaradak Txokoa, Informazio Gunea, dendak, Osasun Gunea eta azoka izango dira bertan.

Akeita eta Jantoki Gunea. Bekoerrota kiroldegi ondoan. 09:00etatik aurrera zabalik izango da, gosariak, bazkariak eta bokatak emateko.

Kultur Gunea. Bekoerrota kiroldegiaren ondoan kokatuta.

Eskola Gunea. Jaizkibel Azpi Herri Eskolan.

Musika Gunea. Altamiratik gora.

Auditoriuma. Gezalan.

Gaztetxe Gunea..

Txosna gunea. Goiko Plazan.

Zortzi gune horiez gain, dutxetarako eremua prestatu dute herriko igerilekuan, eta kanpalekua Altamirako gainan.

Egunero kontzertuak

Musika Gunea izango da jendetzarik handiena jasoko duena. Egunero kontzertu handiez gozatzeko aukeraegongo da: Latzen, Etsaiak, Xikinkei, Anestesia, Sorkun & Vice Presindetes, Etam, Hesian, Banda Bassoti, Katamalo edota Desoreka bezalako taldeak izango dira gozagarri.

Gazte mugimendua islatu

"Topagunea ez da soilik festa. Gazte mugimendua islatzen duen ekitaldia da. Bertan ikus daiteke euskal gazteria zenbat mugitzen den, zer kultura dugun...", esan diote Oarsoaldeko Hitza-ri Beñat Salaberria eta Garikoitz Zabaleta lezoar antolatzaileetakoek.

Hainbat ekimenen artean, Topaketa Internazionalistak egingo dituzte. "Helburua nazioartean gazte mugimenduek eta eragileek bizi duten egoera Euskal Herriratzea da batetik, eta eragile hauei gaur egun Euskal Herriko gazte mugimenduak bizi duen egoera aurkeztea bestetik". Bost gairi buruzko eztabaidak egingo dituzte bertan: Europako eraikuntza eta herriak, antiglobalizazio mugimenduak, lege antiterroristak eta gizarte mugimenduak, herri proiektuak eta makro proiektuak, eta Internazionalismoa. Hegoafrika, Venezuela, Irlanda edota Palestinatik etorriko dira ordezkariak, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.