2010eko irailean atxilotu zuen Guardia Zibilak Barrenetxea, Ekin-eko kidea zelakoan. Beste zortzi lagun ere atzeman zituzten. Denek salatu zituzten torturak, baina Barrenetxearena bakarrik iritsi da auzitara.
Torturak salatzeko, manifestazioa egin zuten larunbatean Bilbon, 5.657 torturatu. Aitortza, erreparazioa, ez errepikatzeko bermeak lelopean.
[Youtube]https://youtu.be/LgnUJLMI2PM[/Youtube]
Erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak emateko fasea hasteko garaia dela esan zuen Barrenetxeak larunbatean BERRIAn argitaratutako elkarrizketan: "Torturak argituko ez dituen jendarte bat eraiki nahi dugu?".