Bihar jarriko dute martxan ETB3, Lurreko Telebista Digitalean ikusteko prestatutako kate berria. Ume eta gazteei zuzendutako programazioa izango du nagusi, eta musika eta kulturari buruzko saioak ere botako ditu, euskaraz, EiTBk jakinarazi duenez.
Inaugurazio ekitaldia EiTBren Bilboko egoitzan egingo dute, Izan EiTB goiburuarekin. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da kate berriaren lehen emisioa aireratuko duena. ETB3 katean bertan zuzenean jarraitu ahal izango da inaugurazio ekitaldia.
Programazioari dagokionez, ordu-tarte bakoitzak bere edukiak izango ditu. Haurren tarteak goizeko lehen orduan izango dira, eskola-aurreko umeentzat. Ondorengo tarteak Gaztea marka izango du eta musikaz, dokumentalez, gazte programez eta gazteentzako edukiak edukiko ditu.
Ordutegi nagusian, 21:30etik 23:00etara, kultura: Sautrela, Hitzetik Hortzera, Teknopolis edo Mundua.Gaur bezalako saioak. 23:00etatik aurrera, Gauberri eguneroko albistegia izango da ikusgai.
Komunikabideak
Bihar hasiko dira ETB3ren emanaldiak
Lurreko Telebista Digitaleko kate berrian ume eta gazteei zuzendutako programazioa eta kultur saioak izango dira nagusi. EiTBren Bilboko egoitzan egingo dute inaugurazioa, bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu