Hauteskundeak martxoan

Bihar hasten da hautagaiak aurkezteko epea

Urtarrilaren 26an amaituko da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan parte hartzeko zerrendak aurkezteko garaia. Eusko Jaurlaritzak 2,4 milioi euro gastatuko ditu martxoaren 1ean, 2005ean baino %8 gehiago.

2009ko urtarrilaren 20a
17:23
Entzun
Bihar hasiko da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko epea, eta urtarrilaren 26an amaituko da, astelehenarekin. Orduan jakingo da aurkeztutako alderdi eta talde guztiak zein diren.

Urtarrilaren 28an zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango dituzte argitara. Otsailaren 2an jakinaraziko dituzte behin betiko zerrendak, zuzenketak egin ostean, eta aldizkarian argitaratuko dituzte berriro.

Gaur erabaki du Eusko Jaurlaritzak martxoaren 1eko hauteskundeetan zenbat diru erabiliko duten. 2,4 milioi euro, hain zuzen. 2005ean baino %8 gehiago. Udaletako eta hautesmahaietako lana ordaintzeko erabiliko da diru horren zatirik handiena, eta Hauteskunde Batzarraren funtzionamendu egokia bermatzeko gainerakoa.

Hautesmahaietan egongo diren lagunentzat CD multimedia bat egitea ere erabaki dute, haien betebeharrak argituko dituen CDa. Egun horretarako prestatzen joan daitezen. Hamar minutuko iraupena izango du. Besteak beste, itsuek botoa emateko prozedura azaltzen du, Braille sistema erabiliz. Sistema hori erabilita botoa eman nahi dutenek aurrez 900840899 doako telefono zenbakira deitu behar dute. Hauteskundeen gaineko beste edozein zalantzarako Eusko Jaurlaritzaren 012 telefonoa dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.