Boza emateko eguna dute bihar Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Batetik, Akitaniako Kontseilua osatzeko hauteskundeak egingo dituzte, eta hautesleek aurkeztu diren hamaika zerrenden artean egin beharko dute hautua.
Baterak antolatuta instituzio propioaren inguruko galdeketa egingo dute herri gehienetan; hautesleen %91k izango du gai horri buruzko iritzia emateko aukera. AHTaren egokitasunari buruzko galdeketa egingo da beste herri askotan.
Horien guztien berri emango du BERRIA.INFOk igandean bertan, arratsaldeko zortzietatik aurrera.
politika
Bihar Ipar Euskal Herriko bozketa egunaren berri emango du BERRIA.INFOk
Akitaniako hauteskundeen eta Bateraren eta AHTren inguruko galdeketen berri emango du 20:00etatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu