Bihar irekiko dute N-121-A bidea, Behobiarako noranzkoan itxita zegoena

Apirilaren 29ean itxi zuten, luizi baten ondorioz. Iruñerako bideak itxita segituko du.

2013ko maiatzaren 7a
18:51
Entzun

Iruñea-Behobia N-121-A errepideko iparralderako bidea bihar irekiko dute Belateko tunelen zatian. Bide hori erabat itxita izan da, iragan apirilaren 29an gertatutako luiziaren ondorioz.

Irekitzeko erabakia inguruko azterketa egin ondoren hartu dute, egiaztatu ostean kaltetutako zatiaren egonkortasunerako beharrezko baldintzak betetzen direla. Neurri horrekin eta behin betiko irtenbidea aurkitu arte, Iruñea aldera doazen  ibilgailuek Belateko mendatea NA-1210 errepidetik egiten jarraituko dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.