Irati Larrea, Oihan Ataun eta Mikel Beuntza bihar pasako dira Fernando Grande-Marlaska epailearen aurretik. Lau egun emango dituzte inkomunikatuta, astelehen gauean polizia espainiarrak atxilotu ondoren. Beunza Zizur Nagusian atxilotu zuten eta Ataun eta Larrea Iruñean. Azken hau, ordea, amezketarra da.
Grande-Marlaska epaileak Segi "erakunde terroristako kide" izatea egozten hiru gazteei. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta atxilotutakoen abokatuek gazteek tratu txarrak jasotzen ari diren beldur dira.
Euskal Herria
Bihar pasako dira epaile aurretik polizia espainiarrak Iruñerrian atxilotutako hiru gazteak
Astelehen gauean atxilotu zituzten Irati Larrea, Mikel Beuntza eta Oihan Ataun. Lau egungo inkomunikazioaren ondoren pasako dira Fernando Grande-Marlaska epailearen aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu