gizartea

Bihar pixka bat bero txikiagoa egingo du

2009ko uztailaren 21a
14:38
Entzun
Bero da gaur ere Euskal Herrian -kostaldean 35 bat gradu, barrualdean 30 bat-, eta bihar antzera segituko du eguraldiak, tenperatura pixka bat jaitsi egingo den arren, Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera. Goi-hodeiek eta erdi mailakoek zerua tarteka hodeitsu utziko dute bihar; batez ere, arratsaldetik aurrera. Tenperatura minimoak eta maximoak beroak jarraituko dute izaten.

Barnealdean hegoaldeko haizea ibiliko da egun osoz. Kostaldean, aldiz, arratsaldean ipar-mendebaldeko haize freskoagoa iritsiko da baina aldaketa horretan, kostaldean, zakartu egin daiteke, Euskalmetek dioenez. Gainera, eguna amaitu aurretik zaparrada trumoitsuak izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.