Hezkuntzako lan eskaintza publikoa

Bihar zabalduko dute epea hezkuntzako lan eskaintza publikoan izena emateko

Haur eta Lehen Hezkuntzarako 275 postu eskainiko dituzte.

2015eko otsailaren 18a
21:06
Entzun

Berrehundik gora lanpostu horietatik 110 izango dira Haur Hezkuntzarako, 60 Lehen Hezkuntzarako, 50 ingeleseko irakasle lanetan aritzeko, hamabost musikarako, beste hamabost heziketa fisikorako eta 25 heziketa berezirako. Hautagaiei euskarako 2. profila eskatuko zaie.

Hau ez da, hala ere, Jaurlaritzak aurten egingo duen lan eskaintza publiko bakarra. Aurrerago zabalduko dira zerrendak Ertzaintzan, Osakidetzan eta administrazioan eskainiko diren lanpostuetarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.