HEZKUNTZA

Bihar zabalduko dute hezkuntzarako lan eskaintza publikoan izena emateko epea

Martxoaren 18ra arte egongo da zabalik. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 1.148 irakasle postu eskainiko ditu Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan.

Lan eskaintza publikoaren azterketa bat BECen, 2018ko ekainean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2020ko otsailaren 27a
12:37
Entzun

Hezkuntzarako lan eskaintza publikoan izena emateko epea bihar, ostiralarekin, irekiko dute. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 1.148 irakasle postu eskainiko ditu Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Izena emateko epea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Bigarren Hezkuntzara bideratuta daude 1.021 plaza, eta Lanbide Heziketara 127. Oposizio aldian bi proba egin beharko dituzte izena ematen dutenek. Datorren ekainaren 20an izango da aurrenekoa, BEC Bilbao Exhibition Centre-n (Bizkaia). Lehen proba hori kanporatzailea izango da, eta bi zati izango ditu. Lehendabizikoan, haien espezialitateari loturiko gai zerrendako gai bat idatziz garatu beharko dute izena eman dutenek. Jarraian, kasu praktiko bat idatziz garatu beharko dute.

Lehen proba hori gainditzen dutenak oposizio aldiaren bigarren fasera igaroko dira. Epaimahaiaren aurrean programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute.

Hain zuzen, apirilaren 29a eta maiatzaren 11 artean aurkeztu beharko dute programazio didaktikoa. Epe horretan, gainera, merezimenduak aurkeztu ahal izango dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.