Bihar irekiko dute Langraizko espetxe berria, eta inaugurazioan izango da Mercedes Gallizo Espainiako Espetxe Zaintzarako zuzendaria. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria ere izango da.
2009an hasi zituzten Arabako kartzelako lanak. Herrialdeko aurreko foru gobernuak baztertu egin zuen egitasmoa, ingurumenari eragingo dion kalteagatik, eta lanak geratzeko eskatu zuen. Auzitegiek, ordea, Espainiako Gobernuari eman zioten arrazoia.
720 ziega ditu espetxe berriak.
Iruñerrian datozen hilabeteetan zabalduko dute kartzela berria.