Goizeko bederatzi eta erdietan bilduko dira Zapatero eta Ibarretxe Madrilgo Moncloa Jauregian, Espainiako presidentearen egoitzan.
Batzarraren ondoren ez dutela adierazpenik egingo jakinarazi dute, bai Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak, bai Espainiako Gobernuko presidenteak.
Ibarretxek agertu duenez, biharko bilerak "Euskadin bakerako eta normaltasun politikorako bidea irekitzeko" baliagarri izan behar du, eta "alderdi politiko guztiak" egongo diren "bizikidetasun ituna" du helburu nagusi bide horrek.
Finean, "bide" horren hasieran daudela uste du Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak, eta, ondorioz, biharko bilera "zabala" izatea litzatekeela ekarpenik onena, "zuhurra eta agerraldi publikorik" gabea. Gainera, biharko batzarra "lehena" baino ez dela nabarmendu du Ibarretxek, eta aurrerantzean gehiago izango direla. Horregatik, bileraren ondoren adierazpenik ez egitea erabaki diu.
Ibarretxe-Zapatero bilera
Biharko batzarra "bakerako eta normaltasun politikorako bidea irekitzeko" baliagarri izatea nahi du Ibarretxek
Bihar goizean Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin batzartuko da Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria, Madrilen, Moncloa jauregian. Hain zuzen ere, bilera horrek "bakerako eta normaltasun politikorako bideak irekitzeko" balio izatea nahi du Ibarretxek, Lehendakaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Areago, bide horren helburu nagusia "bizikidetasun ituna" lortzea dela iritzi dio Ibarretxek, eta "alderdi politiko guztiek" egon behar dutela itun horretan. Nolanahi ere, bileraren ondoren ez dutela adierazpenik egingo jakinarazi dute Ibarretxek eta Zapaterok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu