Fiskaltzaren iritzian "badago nahiko datu" ekitaldia Askatasunak antolatu zuela esateko. Erakunde horrek bere jarduna etenda duenez, Euskal Herri osoan egitekoak diren mobilizazio guztiak debekatzeko eskatu du.
Dignidad y Justiziak egin zuen eskaria aurren-aurrena, eta hura kontutan hartuta, Carlos Bautistak ere eskatzea erabaki du. Garzonek datozen orduetan erabaki beharko du eskatutakoa bete edo ez. Erabakiaren berri bihar goizean ere eman dezake.
Politika
Biharko deituta dauden mobilizazioak debekatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak
Euskal Herri osoan mobilizaziorako deia egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) biharko, eta horiek guztiak debekatzeko eskatu du gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Deialdiaren kartela eta logotipoak-eta ikusita, deialdia Askatasunak egin duela iritzi dio fiskaltzak, beraz, debekatzeko eskatu dio auzitegi horretako epaile Baltasar Garzoni.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu