Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) biharko manifestazioa legez kanpo uzteko eskaera aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Baina ukatu egin diote. Manifestazioak izango duen Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloa “neutraltzat” jo du Javier Gomez-Bermudez buru duen epaimahaiak.
“Aurkeztutako datuekin ezin dugu ondorioztatu legez kanpokotzat jo behar denik, orain arte ez delako inoiz azaldu ekitaldi horretan delitu ekintzarik egingo denik, ez pertsona, talde edo elementu terroristak goraipatuko direnik, ezta haien biktimak gutxietxiko diren ekintzak egingo direnik ere”.
Gaineratu du jurisdikzio penalaren lana “ekintza penalak egin eta gero jarraitu eta zigortzea dela” eta gobernuaren autoritateek bermatu behar dutela herritarren segurtasuna eta manifestazioetan delitu ekintzak egitea saihestea ere haien lana dela.