'Parot doktrina'

Biharko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute alderdi soberanistek

"Estatuaren borondate faltaren aurrean, gizartearen inplikazioa beharrezkoa da bakegintzan urratsak egiten jarraitzeko", adierazi dute Sortuko, EAko, ABko, Alternatibako eta Aralarreko kideek.

Hodei Iruretagoiena
2013ko martxoaren 19a
12:54
Entzun

Bihar aztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, berriz ere, Ines del Rio presoaren kasua. 197/2006 doktrina edo "Parot doktrina" deitua apikatu ziotela eta, neurri horren aurka agertu zen, joan den uztailean, Estrasburgoko Auzitegia. Hala ere, gaur Donostian Maiorga Ramirezek azaldu duenez, datozen asteetan hartuko duten erabakiarekin "jokoan dagoena" ez da Del Rioren kasua edo doktrina aplikatua duten 71 presoen etorkizuna soilik. "Euskal preso politikoei estatuak aplikatzen dien zigor estrategia jarriko da zalantzan", esan du Ramirezek.

PPren gobernua "alarma soziala" piztu nahian ari dela salatu dute alderdi soberanistek. Hala ere, gaineratu dute euskal gizarteak "ondo" ulertu duela "elementu positiboa" litzakeela espetxe politika bertan behera uztea: "Euskal Herriak ez luke ulertuko kontrako erabikirik". Gainera, Ramirezek gogorarazi du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ere "borondate osoa" duela gatazkaren arrazoien eta ondorioen inguruan ekarpenak egiteko.

Gizartearen beharra

Madrilen eta Parisen "itxikeriaren" aurrean, Ramirezek nabarmendu du presoen gaian pausoak emateko gizartea bihurtu behar dela protagonista. "Gizartearen inplikazioa derrigorrezkoa da estatuen blokeo estrategiak gainditzeko, eta hala izango da aurrerantzean ere. Gizartearen inplikazioa, konpromisoa eta aktikazioa dira gatazka eta horren ondorioak gainditzeko bide nagusia", erantsi du. Horrela, Sortuk, EAk, ABk, Alternatibak eta Aralarrek dei egin dute bihar Herrira mugimenduak antolatu dituen mobilizazioetan parte hartzera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.