ETA-ren su-etena

Biharko saioa baino ez zaio geratzen Zapaterori ETArekin harremanak hasiko dituela iragartzeko

ETArekin harremanak hasteko iragarpena ekaina amaitu baino lehen egingo zuela Espainiako Kongresuan agertu zuen Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak. Azken egunotan, gauza bera berretsi dute Gobernuko zenbait kidek. Gaur Gobernuaren kontrol saioa egin da Kongresuan, eta iragarpena hor egitea litekeena zela zabaldu da. Zapaterok amaitu du, ordea, agerraldia eta ez du iragarpenik egin. Agindutakoa betetzeko biharko osoko bilkura baino ez zaio geratzen.

2006ko ekainaren 28a
17:07
Entzun
Bihar osoko bilkura egingo da Espainiako Kongresuan, eta, agi denez, hor egingo du Zapaterok ETArekin hizketan hasteko asmoaren iragarpena.

Hasiera batean, iragarpen horren harira Kongresuan saio berezia egiteko aukera aztertu zuten. Azkenean, ordea, saio arrun batean egitea erabaki zuen Zapatero gobernuburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.