Bihartik aurrera, ordaindu gabe ibili ahal izango da Armiñon eta Espainia arteko bidean. AP-1ek Arabako herri horretan du azken ordainsaria, eta opor garaien amaieran auto ilara luzeak sortu ohi dira.
Ekainean jakinarazi zuen Madrilek Espainiako Gobernuaren jabetzakoak diren autobideak doakoak izango direla horien kontzesioa amaitu eta gobernuaren eskuetara itzultzen direnean. Europistas enpresak du azarora arte AP-1 autobidearen kontzesioa zati horretan, baina hilaren amaieran kontzesioa amaitzean, doakoa izango da.
Gobernuaren jarrera aldaketarik ezean, Bizkaia, Araba eta Nafarroa lotzen dituen AP-68 autobideari ere eragin diezaioke neurri horrek, Espainiaren jabetzakoa baita hori ere. Kasu horretan, ordea, 2026an amaitzen da kontzesioa.