Guardia Zibilak 2003ko otsailean itxi zuen Euskaldunon Egunkaria. Hamar lagun atxilotu zituen polizia-operazioan, kazeta ETArekin lotuz. Auzitegi Nazionalak berak, ordea, absolbitu egin zituen 2010ean auzipetu guztiak, eta Egunkaria ixteko arrazoirik ez zegoela ebatzi zuen.
Bihartik aurrera, BERRIAk gertakari horiek gogoratuko ditu erreportaje sorta berezi batean. Horietan hainbat pertsona ezagunen eta Egunkaria-ko langile ohien iritziak bilduko ditu. BerriaTBk, gainera, egunero bideo bat jarriko du sarean, orduko kontuak eta epaiketakoak gogoera ekartzeko.
Berriketan.info sare sozialean, gainera, atal berezi bat izango da itxieraren ingurukoak jasotzeko, nahi dutenek orduko horretan non zeuden azaldu eta Egunkaria-z dituzten oroitzapenak elkar banatzeko. Twitterren #Egunkaria10urte hashtaga erabiliko du BERRIAk gaiarekin lotuta dauden tuitak biltzeko.