EUSKAL HERRIA

Bihartik aurrera Hegoaldean autoarekin delitu larria egiten duenari autoa atzeman ahal izango diote epaileek

Bihar sartuko da indarrean Zigor Kode berria. Hainbat auto gidari elkartek protesta egin dute, orain arte autoa soilik "gidari kamikazeei" atzeman ahal zitzaielako.

2010eko abenduaren 22a
10:28
Entzun
Bihar sartuko da indarrean Espainiako Zigor Kode berria, eta hori eskuan hartuta Hegoaldean autoarekin delitu larria egiten duenari autoa atzeman ahal izango diote epaileek. Espainiako trafiko arduradun Pere Navarroren hitzetan salbuespen egoeratan soilik hartuko den neurria izango da, eta espetxeraez joateko aukera moduan erabiliko da.

385 bis artikuluan jasotzen du Zigor Kode berriak autoa atzemateko ahalemana, eta neurri horrek jada hainbat auto gidari elkarteren kritikak jaso ditu. "Gehiegizkoa" dela diote, eta artikulua idatzita dagoen moduan ez dela "salbuespen" egoeratara mugatzen soilik salatu dute; "delitu larri guztietan" aplikatzekoa litzatekeela diote, eta kasu horretan urtean 50.000 auto gidariei ezarriko litzaiekeela.

Orain arte soilik "gidari kamikazeei" atzematen zitzaien autoa. Orain, ordea, abiadura muga eta alkohol maila nabarmen gainditzen dutenei ere ezarri ahal izango zaie neurria, beti ere, delitu larrien kasuetan. Zigor kode berriak, gainera, txistu bidez egiten den droga testa egitea derrigorrezkoa izango dela agintzen du, eta horri uko egiten dionari sei hilabete eta urtebete bitarteko espetxe zigorra ezarri ahal izango zaio, motordun ibilgailu bat gidatzeko urtebete eta lau urte bitarteko debekuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.