Osasuna

Bihotz-geldialdien aurrean jarduteko aplikazio bat aurkeztu du Osakidetzak

Dagoeneko doan deskarga daiteke IOS eta Android gailuetarako, eta euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez erabiltzeko aukera dago

Txema Unanue eta Jon Darpon. ARGAZKI PRESS
2016ko uztailaren 26a
13:24
Entzun

Ospitaletik kanpo bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko aplikazio berria aurkeztu du Osakidetzak, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Txema Unanue Osakidetzako Larrialdietako zuzendariak egindako agerraldi batean. Jada eskuragarri dagoen app horrek bihotz-geldialdi bat igarri eta antzemateko informazioa ematen du, desfibriladore hurbilenak non dauden adierazten du eta horiek erabiltzeko eta bihotz-biriketako bizkortzea egiteko jarraibideak ematen ditu. Iaz 907 bihotz-geldialdi izan ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; kasuen %75ean lekuko bat zegoen, baina lautik batek baino ez zuen bizkortze masajea eman.

Eskuko telefonoan edo tabletean erabiltzeko moduko app hori Play Store-n, Apple Store-n eta Osakidetzaren aplikazioan deskarga daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.